3. pasartea

Jada 2. Mailako praktika hauei bukaera ematen ari diegu eta hainbat pasarte ezberdin bizi izan ditudala jakin badakit. Hala ere, praktikako egun guztietan behatzen egon naizen kasu baten inguruan gustatuko litzaidake egitea hirugarren pasarte esanguratsu hau. Azken batean niretzat eta irakaslearentzat egoera zaila da klasean momentu askotan bizitzen duguna eta buelta asko eman ondoren nahiz eta gaia delikatua den, honi buruz egitea pentsatu dut pasarte hau.

Pasarte hau, autismoa duen ume batetan egongo da zuzenduta. Lehenengo egunetan bere eboluzioa ikusi ondoren, besteekiko ezberdina zela ikusi nuen eta irakasleari galdetzea pentsatu nuen. Honek txikitatik bere eboluzioa zein izan den azaldu zidan eta azaldu zidan nola bere egoera zaila izan den, bai eskolan eta baita etxean ere.

Askotan zerbait esaterakoan ez dizu ezta begiratzen nahiz eta bere izena behin eta berriz esan. Ikusten nuen ia ez zuela lagunik, harreman oso gutxi izaten zuen bere ikaskideekin, lotsati itxura zuen. Esan beharra daukat hasiera batean ez zitzaidala burutik pasa gaixotasun hori irakasleak esan zidan arte.

Azken batean, informatuta ez dagoen jende askok, autismoa duen pertsona bat pertsona atzeratu bezala ezagutzen dute, eta pertsona horiei zuzenduta, niretzako hau da autismoaren definiziorik egokiena:

Conjunto de condiciones que afectan al neurodesarrollo y al funcionamiento cerebral. Da lugar a dificultades en la comunicación, interacción social, flexibilidad del pensamiento y de la conducta.” Confederación Autismo España.

“hpbezagutzen” webgunean oso argi azaltzen du ume hauek egunerokoan sugritu ahal dituzten gabeziak:

Haur hauek, alde batetik, gehienetan koefizientzia intelektuala ohikoena baino baxuago dute eta hitz egiteko gaitasuna oso gutxik dute. Bestetik, aipatu bezala, bakardadean ibiltzea maiz gustuko dute eta batzuek kontaktu fisika ez dute atsegin, gorrotatu ere egin dezaketen arte. Honekin bat, batzuk oso sentiberak dira, esaterako, kontaktu fisikoari, argiari etab, horrenbestez, hipersentsibilitatea dutela esaten da, baina, beste batzuk, aldiz, hiposentsibleak dira, hau da, mina jasateko baremoa oso altua dute, soinu eta zarata altuei ez diote erantzuten …”

Azken batean, zaila izan da berarekin klasean ongi moldatzea, beti beste zerbaitez dagoelako pentsatzen eta irakasleari eta niri kasu gutxi egiten zigulako. Baina bere egoeraz jakinaren gainean egoterakoan, konturatzen zara berak zer nolako zailtasunak izan behar dituen bere buruarekin bakarrik, oso zaila baita kasu horretan ingurukoei atentzioa eskaintzea. Askotan, dezente irauten dute etxekoek jakiten umeak daukan gaixotasuna autismoa dela, kasu askotan, askok pentsatzen dutelako umeak entzumeneko arazoren bat duela.

 

Nire pentsamenduan egon da askotan ume hau, eskolaz kanpo ere, autismoa duten umeei asko kostatzen zaielako jendearekin erlazionatzea eta harremanetan jartzea. Eta eskolan funtzionatzeko arazo bat baino gehiago, eskolaz kanpo funtzionatzeko arazo bat bezala ikusten dut, normalean gaixotasun hau bizitza guztirako izaten baita.

“Causas del autismo”  webgunean, argi jartzen du nola 10.000 pertsonatik 10etik 2k duela autismoa gaur egun. Gainera mutikoengan ohikoagoa izaten ari da neskengan baino. Hau ikusita, uste dut etorkizunean irakasle izango garen heinean oso prestatuta egon behar garela horrelako egoera bereziei aurre egiteko. Geroz eta ume gehiagori diagnostikatzen die gaixotasun hau eta zaila da ume hauek eramaten jakitea. Iruditzen zait, beraien lekuan jarri behar garela eta baita umearen gurasoen lekuan ere, oso zaila baita bizitza osoan zehar umeak gaixotasun hori izango duela jakitea eta egunerokoan horri aurre egitea. Irakasle moduan, laguntza berezi bat eskaini behar dugulakoan nago.

Besterik gabe, espero dut etorkizunean irakasle izango garenok gai honekiko formazio egoki bat jasotzea eta ume hauek arazorik ez izatea beraien ikaste prozesuan.

 

 

 

 

BIBLIOGRAFIA:

       https://hpbezagutzen.wordpress.com/gaitasun-handiak/garapen-nahaste-orokorrak/  Garapen nahaste orokorrak.

       https://autismodiario.org/2016/08/01/que-es-el-autismo/ ¿Que es el autismo?

       http://causasdelautismo.com/como-actuar-si-se-tiene-un-hijo-con-autismo/ Causas del autismo.

 

 

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s